Berbalagunon aurkezpen-merienda

Berbalagunon aurkezpen-merienda

Berbalagun taldeak martxan dira Getxon, eta ikasturteari hasiera emateko eguna izango dugu azaroaren 15ean, 19:30ean, Torrene kaleko 3. zenbakian (iazko lokala). Elkartzeko, elkar ezagutzeko, informazioa jasotzeko eta tarte atsegina pasatzeko. Animatu zure berbalagun-taldekoak eta koadrilan etorri!

Noiz: azaroaren 15ean, osteguna, 19:30ean
Non: Algortako Torrene kalea 3 (Merkatu aurrean)
Zer: jana, edana, musika, kantuak, aurkezpena, konpainia ezin hobea… eta sorpresak!

Oharrak:
1) Etortzekoa bazara, konfirmatu.
2) Merienda denon artean egingo dugu, edariak edo pikoteoa ekarri (enbutidoak, patatak, fruitu lehorrak, tortillaren bat…), ados?

Rozio, Lander eta Garazi