Abenduaren 2rako ari gara prestatzen gure hurrengo hitzordua. Gorde goiz hori zuen agendetan eta izena eman, autobuseko lekuak mugatuak dira-eta!
Oraingoan eskaintzen dizuegun osteratxoan Uribe Kostako dorretxeak bisitatuko ditugu. Euskal Herria dorrez beteta dago eta gure eskualdean ere oso adibide onak ditugu. Haien artean , ezagunena , dudarik gabe Martiartukoa da, defentsarako eraikina. Horretaz gain beste batzuk ezagunagoak ere ditugu, batzuk baserriz mozorrotuta. Askotan ikusezinak dira, baina gelditzen bagara, lasaitasunez, dorre eta nekazale-jauregien ezaugarriak aurkituko ditugu eta gure erdi arora bidaia gaitezke. Hala ere, dorre izena izan arren, jakin badakigu gehien-gehienak, gatazkarako ez zirela eginak, bai , ordea, sozio-maila adierazteko. Ibilbide honetan adibide batzuk bisitatuko ditugu, oso anitzak, oso desberdinak baina aro baten lekuko nagusiak eta ia-ia bakarrak.
Ondo dakizuenez, berbatxangoak Sopelako Aitxu elkarteko kideekin eta Erandioko Berbots euskara-elkarteko lagunekin batera antolatzen ditugu. Irteera hauetan edozein euskaldunek har dezake parte. Gure helburuak dira Sopela, Erandio eta Getxoko euskaldunok elkar ezagutzea, berbalagunon arteko zubiak eraikitzea, eta eskualdean dugun ondareaz jabetzea (naturala, historikoa, arkitektonikoa, kulturala…) beti ere euskararen bidetik.
Noiz: abenduak 2, domeka
Irteera: 9:00etan Sopelako elizaren aurrean, 9:15ean Algortako Telepizzan, 9:30ean Erandioko metro geltokian.
Nora: Erandioko Martiartu dorrea, Leioako Ondiz dorrea, Berangoko Basagoti dorrea eta Berangoko Otxandategi dorrea
Autobusa:3€, umeek 0€
Aldez aurretik eman izena zure herriko elkartean:
Sopelan: aitxuizuba@gmail.com / 603 894 364
Erandion: www.berbots.org / berbots@gmail.com
Getxon: www.egizu.org/ egizugetxo@gmail.com / 619 935 541 / 616 885 165
Anima zaitezte! Euskara eta kultura, gozatzeko moduko altxorrak.
Unai Aurrekoetxea Fernandez, gure hizlaria
Bilbon bizi den leioztarra arkeologoa eta historialaria da.
Bere espezialitatea erdi aroa izan arren, ohi denez, oso ezagunak diren erromatar eta aurre erromatar aztarnategietan ere lan egin du , besteak beste Tiermesen, Pollentian… Bere curriculuman ere nazioarteko egitasmoak aurki daitezke, Eskozian, hain zuzen ere. Hainbat esku-hartze artean azpimarra daitezke gure eskualdetakoak, horrela, parte hartu du: Ondizko dorreko indusketan, Plentzian, Gorlizen…
[…] jaso ezazue gure gonbidapena abenduaren 2ko txangora etortzeko: “Uribe kostako dorretxeak” ezagutuko […]