San Bernabe baselizan, Faoetan

San Bernabe baselizan, Faoetan

Amaiaren kronika-balorazioa konpartitu nahi dugu zuekin. Eskerrik asko, Amaia!

Oso gustura ibili ginen azaroaren 17ko txangoan; eguraldiak itzel lagunduta eta konpainia ezin hobeaz inguratuta. Fredi Paiari entzuteak beti ere bere plus ikaragarria dauka, toponimiari begiratuz eta gure herrialdeko ohiturak eta lehengo bizimoduak hobeto ulertu eta ezagutzeko ere. Faoeta (Fano) auzoak zergatik latineko hitza mantentzen duen, Kantauri itsasoa “handi-uri” hitzetatik ez datorren, Erandio ere “haran handi” batzetik sortua den… Ni beti ere aho batez uzten nau.

Autobusaren antolaketa, piskolabisa, euskaldun giroa… Zer gehiago eskatu daiteke? Honelakoak gehiagotan egitea!

Famili-foto San Bernaben :)

Famili-foto San Bernaben 🙂

Berbatxangoari egindako beste begirada bat ezagutzeko hemen duzue Armandoren kronika “Uribe kostaz hitz egiten” blogean.

Eta jaso ezazue gure gonbidapena abenduaren 2ko txangora etortzeko: “Uribe kostako dorretxeak” ezagutuko ditugu.