Eskiatu aurretik luzaketak egiten (2012)

Eskiatu aurretik luzaketak egiten (2012)


Hotza etorri zaigu, eta guk elurretara joateko proposamena dakargu. Ea aurten ere animatzen zareten gurekin iraupen-eskia egitera Sonporteko pistetara. Egia da plana librea dela, batzuek erraketekin ibiltzera joaten dira, eta alferrenak eguzkia hartzen lotzen dira hamaketan. Norberak bere plana egiten baitu asteburu horretan!

Noiz: martxoaren 1tik 3ra. Ostiralean 19:00ak aldera irtengo gara Algortatik, Telepizzako autobus geltokitik. Igandean 21:00ak aldera Algortan izango gara.

Sonporten eskiatzen

Sonporten eskiatzen

Prezioak:
140 € / Berbalagun eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 110 €
Ama edota aitarekin doan lehen umeak 105 € (%25eko deskontua) / 82,50 € (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 70 € / 55 € (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 0 €

Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.

Ingresoa egiteko: Euskadiko Kutxako 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.

Behar ditugun datuak: denon izen-abizenak, NA zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.

Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue 🙂