Bizikletaz Montellanora

Bizikletaz Montellanora

Gure patuak euria ekarriko omen zigun. Igarpenetan euria zetorrela idatzita zegoen… esnatu eta zeru beltz beltza aurrean… etxetik atara eta epel, ez hotz, beno, bederen ba zen zerbait… ene betiko ibilalditxoari ekin nion Barakaldotik Sestao basatirantz… errepidea bustita eta lehorra…

Zubian Getxoztarrak hartu, triatleta barne txo!! Zelako maila hartzen ari garen… Portugaleteko bidegorrian itxoiten omen gintuzten Bilbotarrek… Lehenengo bajak Baraka eta Getxokoak, beterano batzuk etxean, eguraldiaren beldur…

Artalde polita dena dela, Santurtziruntz… geldi, so!! zuzenago nahi duela tropelak, ein???? beno, bada atzerantz eta Sestaoko Renfeko eskalextriketik gora abiatu ginen Bidegorrira…. hummmmm, susmagarria artaldearen jokaera. Portugalete igaro maldan gora, bidegorrira heldu eta… huts, hor ez zegoela inor… eskerrak 15min berandu genbilen!!!

Handik gutxira Bilboko tropelarekin bat egin eta Ortuellarantz, Gallartatik igaro eta Muskizeko Borjan bide berdetik batzuk, eta besteak errepidetik, badakizue, triatletak superwomanak ere badira baina txirrindulak ezin zaldiekin ibili!

15 lagunen tropela zatituta Pobal burdinolan elkartu, kalakarako patxada hartu eta Montellanorako errepide lasaitik gora joan ginen, Antonio Truebaren sorlekurantz…Txiri txiri ala zistu bizian igo, zer arraro, arrenkurarik ez gidariarentzat, hummm, herrigunera heldu eta ekia hor goian gure zain! Ikaragarria! Barearen ostean dator ekaitza ala…?

Bada sei baserritako herrigunera heldu eta taberna, the tavern, irekitzera datozkigula! Patua berriro? Ez, te, te,te antolakuntza da, eguraldia eta taberna pack berean datoz!

Kolakaoak, mentak, kafeak eta interekonomia atzean utzi… prest: behera, go go go! Errepidetik Muskizeraino, Olentzero agurtuta. Tropela zatika, joanean bezala egiari zor, Renfeko geltorira heldu, Bilborako bidea hartu nahi duten 2 ardi galduek agurtze aldera, baina joanak joan, abiatu dira! Bada orain iragarritako ibilbidea utziko dugu (ba al du inork begiratzen ibilbidea?)

Matxinada! Etxera bidegorritik, laua delako, glups! Bada etxerantz! Batzuei ipurdia ikusi eta… hurrengora arte folks! Tropeleroak eta aldatseroak edo garena garelakoak etxera sakabanaturik!

A, eta euri tanttarik ez… garajeko sarreratik sartu arte! Buffffffa!
Hurrengora arte,
David

Argazkiak: Maria eta Davidenak, eskerrik asko biei!