Datorren zapatuan (urtarrilak 12) izango dugu hurrengo bizikleta-txangoa eguraldiak laguntzen badu. 50 kilometroko bidegorri, mendi-bide eta 3.mailako errepideetatik joango gara. Azken 3 kilometroak izan ezik, laua da ibilbidea. Renfe ere eskura dugu itzultzeko. Informazio gehiago etaparen perfilean.

Honen informazioa zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, izena eman bizikleta-taldeko posta-zerrendan, orri honen hasieran koadroa bete zure helbide elektronikoarekin eta HARPIDETU botoia sakatu.

Bizikleta-irteera: Portugaleta, Pobal & Montellano

2013ko urtarrileko irteera: Portugalete – Muskiz – Galdames
Eguna, ordua eta lekua: urtarrilaren 12a, larunbata, 9etan Fadurako kiroldegian, 9:30ean Portugaleteko Zubian, 9:45ean Portugaleteko bidegorriaren hasieran.
Kilometro-kopurua: 50km (Faduratik)
Zailtasuna: erraza-ertaina
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen: http://www.bikemap.net/route/1895219
Oharra: Daviden telefono-zenbakia 652 73 54 45
Eraman beharrekoak: kaskoa, ordezko kamara eta neguko arropa.
Aztertu beharrekoak: ibilbidea, mapa eta etaparen perfila.

Eguraldiak uzten badigu, zapatura arte!!!
David


Bike route 1895219 – powered by Bikemap