Urteari hasiera emateko gure hileroko irakurzaleen txokoko hurrengo hitzorduarekin gatozkizue. Jon Arretxe idazleagaz lotuko gara “19Kamera” eleberriaz berba egiteko. Urtarrilaren 24an, eguena, 20:00etan, Aldai Patronatuan lotuko gara.

“…Gure gizartearen bi muturrak erakutsi nahi izan ditut. Kasu honetan Bilbokoak. Baina Euskal Herri osorako balio dezake. Nahiz eta Toure patera pisu horietako batean bizi, patuak eramango du opera mundu horretan kantatzen duen jendearekin kontaktuan jartzera. Horrek aukera ematen du kritika soziala egiteko, baina umore klabean egin dut hori…” Jon Arretxe

Kritikak:

Berria