“Gure berbodromoa Euskal Herri osoa da egunero” leloarekin bat eginez 300 lagun inguru bildu ginen Fadurako erretegi zaharrean abenduaren 3an.

Batzuk haurtzaroko oroitzapenei buruz berba egin, kontsumo ohiturei buruz hausnartu eta teknologia berriak sustatutako sare-sozialen alde onei eta txarrei buruz eztabaidatu zuten. Beste batzuk, bitartean, olgetan ibili ginen elkar ezagutuz, zein animalia ote ginen asmatuz eta “Guk euskaraz” kantatuz.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta mila-mila esker laguntzen hurbildu zinetenei 😉

Hurrengo urtera arte!!