Harkaitz Zubiriren “Etxekalte” eleberria proposatuko dizuegu oraingoan Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren hurrengo hitzordurako. Algortako Aldai Patronatuan elkartuko gara abenduaren 20an, eguenean.

“…Anaitasuna enpresa ez dabil ondo. Kontuak zehazki nola dauden inork ez daki, baina arazoak eta zurrumurruak zabaldu direnez gero, lorrintzen ari dira langileen arteko harremanak…”


Bizitza gurutzatuak kontatzen ditu Harkaitz Zubiriren nobelak. Krisi ekonomiko eta sozial garaian krisi pertsonal eta intimoetan trabatu direnek ihes egin nahi diote porrot gordinari, kosta ahala kosta.