Bihar, martxoaren 1ean, eskualdeko Korrika aurkezpena izango dugu Erandion. Uribe Kostako lagunak bertan elkartu gara, 19:00etan Erandioko Azoka zaharrean. Moda desfilea, bertsolariak, trikitilariak, pandero-joleak, dantzak eta ikus-entzunezkoekin gozatuko dugu jai giro apartan. Amaitzeko, dantzaldia eskainiko du 20:30etik aurrera Garilak 26 taldeak. Ekitaldia Txema Montoya ETB2ko “El Conquistador del Fin del Mundo” saioko zuzendariak eta Aiora Sedano aktoreak aurkeztuko dute. Gainera, Korrikaren materiala salgai egongo da eta txosna ere egongo da.
Hori guztia antolatzeko laguntzaile bila dabil Berbots Erandion Euskaraz! taldea. “Zuen laguntza behar dugu, dan-dana prestatzeko: azoka atondu, gauza bakoitza bere lekuan jarri… Betikoa: askoren artean erraza, baina gutxi egonez gero… zaila. Lagundu egingo diguzu?”, azaldu dutenez. Horretarako, 16:30ean lotu dira Altzagako azoka zaharrean. Konfirmatzeko ondoko posta elektroniko helbidera idatzi beharko da: berbots[abildua]gmail.com.
Erdu geugaz 😉
Leave A Comment