Eguraldia lagun (euria egin ezean aurrera) datorren zapatuan bizikleta-irteera egingo dugu, aste amaieran zehaztuko dugu bizikleteroen posta-zerrendaren bitartez. Oraindik ez baduzu izena eman, esteka honetan daukazu aukera harpidetzeko.
2013ko martxoko txangoa:
Eguna, ordua eta lekua: martxoren 9an, larunbata, 9:00etan Fadurako aparkalekuan, 9:15ean Portugaleteko zubian, 9:45ean Zorrotzako polikiroldegian.
Ibilbidea: Getxo-Portu-Bilbo-Alonsotegi-Sodupe
Kilometro-kopurua: 60km (Faduratik joan etorrian). Feve bidean dugu Enkarterrietan.
Iraupena: etxean bazkalduko dugu.
Zailtasuna: erraza, errepideko txirrindulaz ere egin daiteke.
Oharra: neguko arropa eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen:
http://www.bikemap.net/route/1971706