Urteroko hitzordurik desiratuenetakoa hemen dugu: sagardotegira joateko eguna. Beti bezala, bazkaltzera joan aurretik kulturarekin lotutako bisita bat egingo dugu; eta bazkaldu ostean, parranda egiteko egiteko aukera egongo da.
Aurtengo nobedaderik handiena da den-dena Bizkaitik irten gabe egingo dugula, Bizkaia maite dogulako! Hementxe duzue plana:
Martxoaren 16an, larunbatean:
9:00 Autobusa Algortako Telepizzan
9:30 Santutxu (Txurdinagako kiroldegian)
10:30 Urkiola: ibilbide gidatua “Euskadiko biodibertsitatea”
14:00 Muxikako Gorozika sagardotegia
18:00 Gernikan arratsalde pasa (tabernak, turismoa, parranda…)
21:00 Gernikatik irten etxera
Oharrak:
– Prezioa: 40€ (bazkaria eta autobusa) + 2€ (bisita egin nahi duenak)
– Ibilbidea: arropa eta oinetako erosoak eraman eta ez ahaztu hamaiketakoa
– Izena emateko: lehenbailehen! 616 885 165 / 685 732 963 / 619 935 541
– Behin izena emanda dirua ingresatu, zure izen-abizenak ipinita, hemen: Euskadiko Kutxa 3035 0067 66 0670062588
Leave A Comment