Etxalarren kolunpiotan (Ukis CC BY-NC-SA)

Etxalarren kolunpiotan (Ukis CC BY-NC-SA)

Apirilaren 13tik 14ra eta 20tik 21era, Euskal Herriko berbalagun, mintzakide eta mintzalagunak Etxalarren batuko gara!

28 lagunentzako tokia dago aterpetxean, hemen behean duzue egitaraua:

EGITARAUA

Apirilak 13, larunbata
Ongi etorria eta aurkezpen jolasak
Tailerra: sukaldaritza energetikoa
Bazkaria
Ingurua ezagutzeko ibilaldia
Masaje tailerra
Afaria
Euskal kantu gaua

Apirilak 14, igandea
Etxalar eta herriko etxeak, herritarrekin
Kantu bira herrian
Bazkaria

ETXALAR
Nafarroako iparraldean dagoen herria da Etxalar. Inguruko Arantza, Bera, Igantzi eta Lesakarekin batera, Bortzirietako eskualdea osatzen du. Bertiz, Oronoz Mugairi, Zugarramurdi eta Baztango Aranarekin muga eginez, Bidasoa ibaiak ematen denei lotura. Horregatik, “Bidasoaldea” izenarekin ere ezagutzen dugu ingurua.

MOKORREKO-BORDA BASERRIA
Guztiz eraberritua dagoen baserria da. Etxea leku eder batean kokatuta dago, baso ondoan eta errekaz inguratuta.
– Lau lagunentzako bost gela eder ditu.
– Bi gela bikoitz.
– Lau komun dutxarekin.
– 90m2-ko gela anitza.
– 70m2-ko egongela eta jangela.
– Tximinia.
– Pelikuletarako proiektorea, eta abar.
– Janaria ekologikoa izaten da.

ZENBAT DIRU?

Asteburua 55€ dira: larunbat goizean heldu, eta igande bazkalostera arte. Prezioan sartzen dira: otorduak (bi bazkari, afari 1, gosari 1), gaua, tailerrak eta ibiladiak. GARRAIOA BAKOITZAK BERE KONTURA egin behar du. Egitaraua triptikoan dago.

ZENBAT LAGUN?

Esan bezala, 28 lagunentzako lekua dago, eta gutxienez 20 joan behar dira. Lau pertsonako sei logela eta bi pertsonarentzako beste bi gela.

IZENA EMATEA ETA ORDAINKETA

Izena emateko azken eguna, astesantu aurretik jarri dugu: martxoak 27. Guri izena eman eta gero 55€ sartu behar dira Egizuren kontuan: 3035 0067 66 0670062588 (Euskadiko Kutxa)
Kontzeptua: “Etxalar- Izen abizenak”