Arantza eta Iñaki lekukoarekin

Arantza eta Iñaki lekukoarekin

Korrika 18 badator! Getxora martxoaren 22an, ostirala, helduko da eta eguerdi aldean tokatuko zaigu korrika egitea. Aurrerago esango dizuegu zein den ordu zehatza eta nondik nora den gure kilometroa.

Beti bezala kilometroa konpartituko dugu Bizarra Lepoanen kideekin. Kilometroak 400€ balio du eta berbalagunok 200€ (gutxienez) lortu behar ditugu. Horretarako 5€ edo gehiagoko ekarpenak egin ahal dituzue (aurten ez da tiketik egongo), Egizuren kontuan dirua sartu (izen-abizenak + korrika ipini) guri abisatu, eta dirua sartu duzuenon artean zozketa egingo dugu erabakitzeko nork eramango duen lekukoa. 5€ bakoitzeko pertsona horrek “paper” bat izango du zozketan.

Egizuren kontu korronte zenbakia: 3035 0067 66 0670062588 (Euskadiko Kutxa/Caja Laboral)

Hemen dituzue duela 2 urteko Korrikaren argazkiak eta kronika, Arantzak eta Iñakik lekukoa eraman zuten, nortzuei tokatuko zaizue aurten?

Animatu eta hasi entrenatzen!