Bizarra Lepoanen lekukoa 16. Korrikan

Bizarra Lepoanen lekukoa 16. Korrikan

Lagunak, zuen ekarpenei esker erosi dugu berriro ere Korrikaren kilometro bat, Bizarra lepoan eta Egizu elkarteen izenean. Helburua 400€ lortzea zen eta dozenaka lagunek eman duzuen diruari esker 475€ lortu ditugu. Biba zuek!

Eta nortzuek eramango dute lekukoa denon izenean? Pedro Jaio eta Victoria Bengoa berbalagunek. 2024.kilometroa izango da. 14:30ean hartuko dugu lekukoa Sarrikobaso kalean, 32.zenbakian, Mapfre bulegoaren ondoan, eta hortik eramango dugu “La Venta”-ko autobus geltokiraino.

Arratsaldean gogoratu 18:00etatik aurrera Zabalan eta Telletxen tailerrak, jolasak, musika eta dantza gidatuak egongo direla, parte hartu eta gozatu.

Eskerrik asko denoi eta ostiralera arte! Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa…