Olgetan euskaraz jaia Tellagorri enparantzan

Olgetan euskaraz jaia Tellagorri enparantzan

Olgetan euskaraz ekimena urtarriletik martxora egin dugu aurten; 126 ume eta guraso elkarrekin ibili dira Zabala ikastetxean eta San Nikolas ikastolan, euskarazko 5 talde eta gaztelaniazko 2 gidatu dituzte Leire Mijangos, Maialen Galbarriatu eta Miren Agirre koordinatzaileek. Martxoaren 20an jaia egin zuten parte hartzaile guztiek Aldai Patronatuan eta Tellagorri plazan.

Gurasoen balorazioetan oinarritzen gara aldaketak egiteko, hobekuntzak probatzeko, proiektu honetan, eta zuekin denokin konpartitu nahi ditugu jasotako hainbat balorazio:
– “Jolas eta abesti berriak erakutsi dizkit eta horrela nire alabarekin euskaraz abes eta jolas dezaket”
– “He utilizado mis conocimientos de euskera y he interactuado con otras madres además de pasarlo muy bien con mi hijo”
– “Ezagutzen nituen amatxo batzuekin lehen ia dena erdaraz egiten genuen eta ekintza hauekin normaltasun handiarekin aldatu gara euskarara”
– “Oso ondo antolatuta eta oso ona dinamizatzaileen lana, laburra egin zaigu”
– “Ahora he descubierto la importancia del euskera con mis hijos, y estoy en un coiurso online he intento aprender algo nuevo cada día”

Eskerrik asko, berriro ere, koordinatzaileei eta parte hartzaile guztiei, eta zorionak!

Hemen dituzue jaian egindako argazkiak: