Senchu Senderen “Made in Galiza” dugu Uribe Kostako irakurzaleen txokorako gure hurrengo proposamena. Oraingoan Txerra Rodriguez, liburuaren itzultzailea, izango dugu gurean.

“Galizieraren egoera abiapuntu badute ere, euskal hiztunontzat biziki ezagunak diren egoerak zuzen eta zorrotz deskribatu dituzte. Izan ere, euskaldunok, hizkuntza kontuetan bederen, lepoa ekialdera bihurtzeko ohitura dugu baina, mendebaldera bihurtuz gero, zer ikusia eta zer ikasi ere badugula frogatzen digu liburu honek.”

Apirilaren 25ean, eguena, 20:00etan, Aldai Patronatuan lotuko gara.

Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!

Kritikak:

Armiarma / argia

Armiarma / zuzeu.com

Armiarma / deia