Lorenzo Rojo Gasteizko mintzalagunekin

Lorenzo Rojo Gasteizko mintzalagunekin

Lorenzo Rojo gasteiztarrak 15 urte baino gehiago daramatza munduan barrena bizikletaz, eta apirilaren 10 eta 11n Getxora dator honen berri ematera. Bizibidaiari honen istorioak irakurri nahi badituzu hemen duzu bere bloga.

Malawin irakurri nuenez, hango esaera zahar batek honela dio: “Bizikleta bat daukan gizona aberatsa da”. Mundu honetan non “edukitzea/ez edukitzea” gure buruaren definizio lehena bilakatu zaigun – eta gero eta gehiago etorkizun konpartituaren aukera bakarra- bizikleta batek aberastasunaren beste ikuspegi bat eskaini ahal digu: sinplizitatearen eta gure altxorrik handiena den askatasunaren aberastasuna…

Euskadi irratiko Amarauna saioan ere izan zen 2012ko abenduan Lontxo, hemen duzue audioa:

APIRILAK 10, asteazkena
9:00 & 17:15, Algortako Villamonte kultur etxean

APIRILAK 11, osteguna
9:00 & 11:00, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan

Lorenzo Rojo: Munduan barrena bizikletaz diaporama

Lorenzo Rojo: Munduan barrena bizikletaz diaporama