Umeak berezkoa du sortzeko gaitasuna, eta lotuta dago zuzenean irudimenarekin, jakinminarekin eta jolasarekin. Heziketa sortzaileak umearen sormen hori errespetatu eta sustatzen du, eta ezaugarri batzuk ditu: talde heterogeneoetan egiten da, egindakoa ez da epaitzen, jolasean oinarritzen da, ez dago irakalserik, ez dago eredurik…
Hau guztia Arno Sternek ikertu eta zabaldu zuen, eta hitzaldi honetan Benjamin Barandallak azalduko digu.
Hitzaldia maiatzaren 17an izango da, ostirala, 17:30ean, Algortako Villamonte kultur etxean. Doan da baina izena eman behar da eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dugu aldez aurretik abisatuta (maiatzaren 14ra arte).
Gaiari buruzko informazio gehiago gaztelaniaz blog honetan topatu dugu.
kaixo!
Heziketa sortzaileari buruzko hitzaldian izena eman nahiko nuke, hau bidaltzearekin nahikoa da?
eskerrikasko eta laster arte!
Irantzu, bai, hemen idaztearekin nahikoa, apuntatuta zaude. 17an egongo gara, Rozio