Aste honetan bozkaketa egon da bizikleta-taldekoen artean eta denak bat-etorri ziren ibilbidearekin: Zugaztietara!
Eguraldiaren iragarpenen arabera datorren astearen amaieran erabakiko dugu zer egin, hori jakiteko eman izena posta-zerrendan, bestela sms-a bidali: 652735445 edota 685732963.
2013ko apirileko txangoa:
Eguna, ordua eta lekua: apirilaren 13an, larunbata, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan. Portugaleteko zubian 9:20an. Portugaleteko bidegorrian: 9:40an.
Ibilbidea: Portu-Gallarta-Zugaztieta-Portugalete
Kilometro-kopurua: 30km (Faduratik joan etorrian)
Zailtasuna: ertaina. Gehiena bidegorria da, baina 3 kilometroz gora egingo da, aldapa erregularra.
Oharra: neguko arropa eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen: http://www.bikemap.net/route/1870779
Harremanetarako telefonoak : 652735445 (Da2d) eta 685732963 (Lander)
Laster arte denoi!
Leave A Comment