Bizikleteroak Zugaztietan

Bizikleteroak Zugaztietan

Joan den larunbatean 20 lagun baino gehiago batu ginen eta egun zoragarriaz gozatu genuen: ibilbidea, paisaia, giroa… Hemen dituzue Dabidek bidalitako argazkiak, eta bere kronika, eskerrik asko! Maiatzaren 4an hurrengo irteera, gorde data.

19 eta… 20! Bizilagun nahikotxo bildu ginen larunbatean gure inguruko Mortiroloa igotzeko! Bai, nabaritzen da udaberria eta giro epela heldu direla… auskalo geratuko ote diren!

Faduratik abiatuta, Portugaleteko zubira heldu, hor ez dago ohiko gidaria… zer arraroa, ezta? Itxaron pixka batean… ba, ez, matxinada, bagoazela, hau galduko ote zen? Bigarren tropeltxoa, Bilbokoa, inoiz berandu ez datorrena, hor zegoen prest bidegorrian… eta gidaria?

Ring-ring! Bai? Non zabiltzate? Eta zuek? Bada, zubian, ezkerraldeko artaldearekin galduta! Eta ez ahaztu, zulatu duen getxoztar ardi galduarekin ere, itsasadarrari begira… ai ama gure “timing”a!

Oi ene bada! Arin-arin gora… Portugaletik gora… ilaran jarrita ardiak eta bidegorrirantz, di-da! Joño, zelako tropela! Ala ba, aurrera, Zugaztietara! Eta bai, oraingo honetan hauteskudeetan Zugaztietak gehiengo osa lortu du beraz… arrenkurarik ez!

Bi minututan tropela deseginda, Ibiltarikoek 4. martxa jarri eta agur iogur.

Eskerrak Abel jauna kontrolatzeko buruan zegoela… 15 minututan artaldea Gallartan zen, ardi batzuk beste norabidean… topatu, elkartu eta gorantza Gallartatik Trianora… nork jarri du haizegailua? Ia-ia ezin gorantza ibili… ño. Adi, harrizulatzaileak entrenatzen… Bai, jaun-andreak, harri puska beharko genuke haizeak ez eroateko. Bueno, lehen zatia eginda, haizea eta aldapa gorabehera, Trianon gaude. Sorpresa: Ibilbideak-eko lagun birtuala ezagutu dut… eta tropela Trianotik gora Meatzaldea ikusten… eta gidariaz oroituko ziren?

10 minutu kalakan eta artaldearen bila noa, argazkiak atera, azkar gora… inor… joer zelako erritmorekin igo diren hauek, gogoa Zugaztietara heltzeko… pintxoak, jakina! Bueno, txirrindulari bat galdu zaigu, Itsaso! Ai ama… honek akabatuko nau? Bueno, ez dirudi, errepikatzeko asmoa omen du 😉

Ring-ring! ez naute ahantzi, bai bai Itsaso hamen dago… zuek? Pintxoekin jada… bagoaz… tipi-tapa tipi-tapa… korrika! Epa, Aitor! Gure bila? Antza bai, kar, kar… pintxoen bila, motel!

Usadio onak darrai…. mahaiak, pintxoak, ogia, berbaldia, lasaitasuna, edari isotonikoak… bueno, ejem. Eta bitartean, “triatloi eguna” antolatzen jarraitzen du antolakuntzak… Nork esango! Hori da hori! Busa, sagardotegia… zerrenda osatu behar da ja! Eta esaiozue lagunei triatloi-sagardotegi eguna prest dugula, hondarribiara goazela markak puskatzera (peluka jarrita)!

Bueno, zer, behera? Hiru urteetan etaparik gogorrena egin dugu, neska-mutilak! Eta goian zer dugu? Zer dagoen? Nola? Gorago joan nahi? Ikaragarria! Egingo al dugu? Ba, jakina! Peñas negras ezagutzera… Getxoztar ero hauek ez ezagutzea ere! Eta hori? Golf-zelaia! Galean bakarrik zegoela ala? ; )

Bueno, mantso-mantso mendate osoa, jaistera goazeanean, zulaketa! Lagun bat lanean eta 19 begira. Aitor, hau ez da normala, ezta Juanjorena ere! Aldaperoak? Ez gara eroak besterik izango?

Beherantz… bide osoa gurea da! Taldea banatu da, mendipista eta errepidea… Aitor eta Abel jauzi olinpikoa… bizitza arriskua ote? : 0

Bideberdean topatu eta etxera, edo hori espero, estanpida! Yiiiiihaaaaaaaaaaaaaa

Lauhazka etxera, zulaketa. Laguntza, ardi galduei norbait itxoiten! Gaitzerdi… Hurrengora arte, folks!