Produktu ekologikoen kontsumo-taldea

Produktu ekologikoen kontsumo-taldea

sOrtuak: autokontsumorako ortu ekologikoak

sOrtuak: autokontsumorako ortu ekologikoak

Euskara eta nekazaritza ekologikoa lotzen dituen bi proiektu ditugu martxan Egizu elkartean: kontsumo-taldea eta sOrtuak. Algortako Euskal Jaian egongo gara larunbat honetan, hilaren 27an, (Telletxe enparantzan goizez) Sonia Ingunza baserritarrarekin azalpenak ematen eta gure bi proiektu hauen berri zabaltzen Algortako euskaltzaleon artean, animatu eta egiguzu bisita.

Kontsumo-taldea. Parte hartu nahi duzue eta zuzenean baserritarrei erosi euren produktu ekologikoak, bitartekaririk gabe eta baldintza duinetan? Gure kontsumo-taldea EHNE sindikatuaren NEKASARE proiektuaren barruan dago. Ondorengo pdf-an oinarrizko informazioa dago.

sOrtuak autokontsumorako ortu ekologikoak. Getxon euskaraz bizitzeko beste esparru bat sortu dugu. Ortu batzuen inguruan euskaldunok euskaraz elkartu gara; nekazaritza, elikadura, harremanak eta hizkuntza uztartzen ari gara. Proiektu honetan interesatuta bazaude, jarri gurekin harremanetan. Beheko pdf-an informazio gehiago.