Rai Bueno ipuin-kontalaria Getxora dator

Rai Bueno ipuin-kontalaria Getxora dator

Rai Bueno idazle eta ipuin-kontalari donostiarrak liluratu egingo gaitu istorioak kontatzeko berezkoa duen estiloarekin: keinuak, begirada, isiluneak, hitzak, hizkuntza poetikoa… Ondoko bideoa Bertsolari filmaren pasarte bat da, goza dezazuen! Eta datorren astean Getxon izango dugunez animatu eta etorri, gogoratu izena eman behar dela.

Noiz: maiatzak 14, asteartea, 18:00-19:00 (15 minutu arinago etorri)
Non: Andra Mari ikastetxeko liburutegi handian, Getxo
Umeen adina: 7 urtetik aurrerakoentzat
Haurtzaindegi-zerbitzua: doan (aurretik jakinarazi)