Ia hiru hilabete neraman bizikleta hartu barik, Davidek ea bizikleta saldu nuen galdetzen zidanean, azkena huts egiten izan behar zuela pentsatu nuen. Zapatuan goizeko 9etan etxetik atera nintzen, eta berehala norekin eta Davidekin topatu nintzen, elkarrekin Portugaleteko zubira abiatu ginen, han Iñaki bazegoen; bost minutu igaro eta Edorta, Mireia eta bi neska berri agertu ziren (Ixone eta Ruth, ongi etorri!). Txango honetan “aldapero” asko falta zen.
Beti bezala poliki poliki hasi ginen, Santa Maria Kalea igo… Bidegorrira ailegatu eta Alvaro agertu zen. Hasieratik txangoa berezia izango zela sumatu genuen. Edortari eta Iñakiri galgak apurtu zitzaizkien, eta bidegorriaren erdian konpontzen hasi ziren. Naiarak deitu zuen, Maite, Ane, Bego eta Elvirarekin berandutxuago zetorrela. Bost minutu eta gero Naiara hankatik odola zeriola heldu zen, bidean istripu txikia eduki baitzuen. Ai Ama! Eta oraindik 80 kilometro falta zitzaizkigun!
Alvaro eta Ane aurreratu ziren, erritmo suabe suabe… Lehenengo geldialdian, Ane desagertua zen, baita Dabid eta bi neska berriak ere. Besteok zer edozer jaten hasi ginen, ia ia hamabiak zirelako. Bat-batean Ane gizon batekin heldu zen, galduta zegoela badirudi; Dabid eta bere sasitropela azkenean ere gurekin elkartu ziren Atxuriagan. Ixonek eta Ruthek etxera itzuliko zirela esan zuten, Bilboko jaialdira joateko. Naiara presaka zebilen, eta guri oraindik auskalo zenbat kilometro falta zitzaigun; ordu erdi gutxienez han telefonoak eta e-mailak trukatzen eman genuen. Goazen! Kar kar kar…
Zoritxarrez, ez genekien bigarren geldialdian hiru neska gehiago galduko genituenik: Naiara, Elvira eta Maite. Beno… agur… hurrengora arte! Traslaviñarantz sexu-parekotasun legea beteta abiatu ginen.
Behin han, tren-geltokian, beste dilema bat sortu zen: jan edo ez jan. Gehienok, Alvarok izan ezik, ez jateko aukeratu genuen, aldapatxo bat igo behar izan genuelako. Beno, tira! Tipi-tapa, tipi-tapa, azkenean izugarrizko leku batera bazkaltzera ailegatu ginen, Bezi auzoan. Han gauza bitxiak ikusi genituen, xanpain botila-erdia, oihal zati batzuk…. Egon!, honetan ez genuen galdu inor, baina hurrengoan bai. Zallara “kafetxo” hartzera joan ginen eta han Anek eta Begok trena hartu zuten; sei bakarrik baginen, eta oraindik 40 bat kilometro. Erritmoa berriro gozo gozoa, hauteskundeak bidean eta azkenean etxera iritsi ginen…
Eskerrik asko, Maria, kronikagatik!
A ze talde ona! Gora EGIZU!