San Juan sua jaia dugu prest ekainaren 23rako

San Juan sua jaia dugu prest ekainaren 23rako

San Juan bezperarako egitarau oparoa prestatzen ari gara Algortako hainbat eragileren artean, ekainaren 23an, igandea, 17:00etatik aurrera, Algortako Telletxe plazan elkartuko gara, bertan makillaje-tailerrarekin, Tor magoaren ikuskizunarekin, txalapartarien eta bertsolari gazteen saioarekin, txokolatearekin eta Gorrondatxe abesbatzaren kantu herrikoiekin gozatuko dugu. Kantuekin batera sua piztuko dugu, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko.

Hemen duzu egitaraua:
17:00 makillaje-tailerra
18:00 Tor magoaren ikuskizuna
19:30 txalaparta emanaldia + bertsolari gazteen agurrak
20:30 txokolatada eta bizkotxoak banatuko ditugu
21:00 abesbatzarekin kantu herrikoiak + sua piztuko dugu
22:30ak arte suaren inguruan dantzan

Etorri eta ekarri zer edo zer zaharra sutara botatzeko.

“San Juan sua” batzordea hauek osatzen dugu: Gorrondatxe kultur elkartea, Albe, Bizarra Lepoan, Egizu, Uktest.