Bi Dak

Bi Dak

Kubatar jaia (BI DEAKen kontzertua + Kubatar jaia mojito eta kubalibreekin)

BI DEAK (Las dos D) ahizpa kantariak dira eta, nahiz eta Habanakoak izan, errepertorioaren zati bat euskaraz dute, Jon Gerediaga, Joseba Sarrionandia, Edorta Jimenez eta Leire Bilbaoren olerkiez eginak. Taldeak kalitate handia du, orain dela pare bat hilabete Habanako La casa de la trovan jo zuten eta Silvio Rodriguezek zoriondu zituen. Bira bat egiten ari dira Euskal Herrian eta hainbat kontzertu eskainiko dituzte.

Non: Algortako Lainoa tabernan, Urgul kalean
Noiz: ekainaren 28an, ostirala, 20:00etan

Hemen duzue bideo bat: