Algortako X. txalaparta jaia

Algortako X. txalaparta jaia

Ekainaren 29an berbalagunok parte hartuko dugu Algortako X. Txalaparta Jaian. Kantu-bazkari berezira joan nahi baduzu, komentatu zure berbalagunekin eta gugana jo (619935541 / egizugetxo@gmail.com) bazkari-txartelak lortzeko. 10€ balio dute eta menua honakoa da: entsalada, paella, postrea, kafea eta kopa. Bazkariaren ostean kantuetarako tartea zabalduko dute, gainera, UKTESTeko Urkok “app liburukanta” mugikorrentzako aplikazioa kaleratu berri du, eta doan eskuratu ahal izango dugu bertan.

Programa berezia antolatu dute UKTEST elkarteko lagunek X. edizio honetan, aurten adin guztietako jendeak gozatzeko San Nikolas eta Bihotz Alai plazetan egun osoan zehar.

Txalaparta meditazioarekin emango diogu hasiera jaiari, txalaparta tailer expressa (instrumentuarekin lehengo kontaktua) harripartak, eguerdian indarrak hartzeko Txotx-a egongo da Café La Plazan eta bazkari herrikoia antolatuko dugu (entsalada, paella, postrea, kafea eta kopa) 10 €; jaia alaitzeko kantaldia egongo da “app liburukanta” aplikazioarekin.

Arratsalde partean, orain dela gutxi sortu den Getxo Samba Skull taldekoek alaituko dute San Nikolas enparantza! Perkusio tailerrarekin batera Bihotz Alai enparantzara abiatuko gara ikuskizunarekin gozatzeko (Munduko Beat Taldekoekin). Ikuskizuna bukatu ostean Jotzen Perkusioak emandako txalaparta zozketatuko da.

Guda Dantza talde Algortarrak Café La Plazan berriro ere, emango dute kontzertua.

Giro aparta egongo da!