Joan den larunbatean, ekainaren 15ean, Algortako gazte asanbladak “Plaza berreskuratu!” egun osoko programa antolatu zuen eta egitarauaren barruan lehen ekimena izan zen triatloi oso lagunartekoa. 45 parte hartzaileen artean ordezkaritza txikia izan genuen: Zuriñe, Juanjo, Aitor eta Lander. Eguraldi eta giro ederra herrian bertan. Hementxe dituzue argazki batzuk. Eskerrik asko, Leire!
Leave A Comment