Traslaviñarako bidean

Traslaviñarako bidean

Hilabete honetako bizikleta-txangoa gogoraraztera gatoz, urriaren 19an Getxotik Galdamesera eta buelta egingo dugu batzuk, 50 km. Taldeko beste kide batzuek ibilbidea aprobetxatuta asteburu-pasa egingo dute (zeuk ere hala nahi baduzu garaiz zabiltza), zein izango da zure aukera? Izena emateko egizugetxo(abildua)gmail.com.

Bizikleta-taldeko kideen mezuak zure posta elektronikoan jaso nahi badituzu, izena eman bizikleta-taldeko posta-zerrendan, orri honen hasieran koadroa bete zure helbide elektronikoarekin eta HARPIDETU botoia sakatu.

Hemen duzue informazioa, ea eguraldiak laguntzen duen oraingoan!

2013ko urriko irteera: Getxo – Portugalete – Gallarta – Galdames
Eguna, ordua eta lekua: urriaren 19a, larunbata, 8:45ean Fadurako kiroldegian, 9:00etan Portugaleteko Zubian, 9:15ean Portugaleteko bidegorriaren hasieran.
Kilometro-kopurua: 50km (Faduratik)
Zailtasuna: erraza-ertaina
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen: http://www.bikemap.net/en/route/2334188-egizu-galdames-joan-etorria-50km/
Oharra: Daviden telefono-zenbakia 652 73 54 45
Eraman beharrekoak: kaskoa, ordezko kamara eta arropa egokia.
Aztertu beharrekoak: ibilbidea, mapa eta etaparen perfila.

Route 2,334,188 – powered by www.bikemap.net