Berbatxangoa: Plentziako hiribildua

Berbatxangoa: Plentziako hiribildua

“Plentziako hiribildua”n murgilduko gara datorren igandean, goiz pasa egingo dugu bertan David Krestelorekin. Bera Plasentia de Butron Museoaren arduraduna da, eta zuetako askok irakurriko dituzue bere ekarpenak UK aldizkarian, bada, berarekin Gazteluondo marea-errotan hasiko dugu igandeko ibilbidea.

Irteera honetara metroz joango gara era Plentziako metro geltokian elkartuko gara goizeko 10:00etan. Baina nork bere herrian ere elkar topatzeko aukera izango dugu:

Erandioko metro geltokian: 9.15ean
Algortan: 9.30ean
Sopelakoan: 9.30ean
Plentziako metro geltokian: 10.00etan
Amaiera: 14:00etan

San Telmotik (1890)

San Telmotik (1890)

Sopelako Aitxu, Erandioko Berbots eta Egizuren arteko egitasmoa duzue Berbatxangoena. Metroz joango garen arren, aldez aurretik eman izena zure herriko elkartean. Sopelan: aitxuizuba@gmail.com / 603.894.364; Erandion: berbots.org / berbots@gmail.com / 634.410.575; Getxon: egizu.org / egizugetxo@gmail.com / 619.935.541.