egizu.org

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko hurrengo proposamena: “Aiztoa eta arkatza“. Irati Jimenez idazleagaz lotuko gara “Aiztoa eta arkatza” bere azken liburuaz berba egiteko. Azaroaren 28an, eguena, 19:30ean Villamonte Kultur etxean elkartuko gara.

aiztoa-eta-arkatza

“Somerset Maughamen ustez, «Hiru arau daude idazteko, zoritxarrez, inor ez da ados jartzen zeintzuk diren esateko orduan». Honek, ordea, ez du esan nahi aro, lurralde eta estilo ezberdinetako idazleak horiek zehazten saiatu ez direnik. Aholkuen zerrendan, maiz, ideia berbera errepikatu dute: moztu, zorroztu, zuzendu, findu, landu. «Hitz laburrak balio badu ez erabili luzea», George Orwell. «Amaieratik ahalik eta gertuen hasi», Kurt Vonnegut. Izan ere, Frank Yerbi idazleak dioen moduan, «eleberri on bat aiztoarekin egiten da, ez arkatzarekin».”