egia esan AZALA.indd

Peru Magdalena idazle durangarra izan genuen atzo gurean “Egia esan” liburuari buruz berbetan, eta, egia esan, Villamonten batu ginen 15 lagunok barre ederrak egin genituen artista polifazetiko honen gorabeherak gozamenaz entzuten. Peru idazlea da, baina baita ere diseinatzailea, pintorea, musikaria, poeta eta bidaiaria, besteak beste. Eta “Egia esan” liburua sortzen hasi zen Peruri planetak lerrokatu eta hainbat gertakizunek Argentinara eraman zutenean. Bertako iparraldean, lagun batekin batera, zaldiz ibili ziren, gitarra eskuan, hainbat pasadizo bitxi biziz. Horietako asko agertzen dira liburuan; beraz, oraindik irakurri ez baduzue, animatu.

Peru