“Gaizki portatzen bazara, Olentzerok ikatza utziko dizu”, mehatxatzen zaie haurrei. Baina ikatza egitea kostatzen denarekin, Olentzerok gusturago utziko lioke ikatza ziurrenik ongi portatu denari. (Hemendik hartuta)
Zeuk ere ezagutu nahi baduzu ikatza zelan egin izan den Euskal Herrian txango honetara gonbidatzen zaitugu. Arditurri parketxeko txondorra eta meategia bisitatuko ditugu azaroaren 30ean,larunbatean.
Aiako Harria Parke Naturalean, piztutako txondor bat bisitatuko dugu eta txondorraren prozesuari buruzko azalpenak emango dizkigu ikazkin batek. Horretaz gain, bertako meategia ere bisitatuko dugu.
IRTEERA: 9:30EAN ALGORTAKO METROKO MARKESINAN
PREZIOA: 12€ HELDUEK & 5€ UMEEK (5 urtetik beherako umeek ez dute ezer ordainduko) (AUTOBUSA ETA BISITAK)
IZENA EMATEKO: 685 73 29 63 & egizugetxo@gmail.com
9:30 Irteera autobusez Algortatik (Telletxe metroaren plaza atzeko markesinatik). Hamaiketakoa eraman!
11:00-12:00 Txondorrera bisita gidatua, ikusentzunezko bat egongo da, eta ikazkinarekin hitz egingo dugu
12:00-13:00 Handik 200 metrora dagoen meategia bisitatuko dugu. Bideo bat ikusi eta azalpenak entzun.
13:00 Oiartzuneko plazara joango gara (10 minutu autobusez) eta han bazkalduko dugu (bakoitzak nahi duena, eta nahi duen lekuan: taberna, jatetxea, plaza, frontoia, bokatak…). Oiartzun ezagutzen ez duzuenok aukera ederra izango duzue oraingoan.
17:00 Algortara buelta
Leave A Comment