Abenduaren 2an Areetan elkartuko gara Getxoko euskaldunak mahai baten bueltan, hainbat konturen inguruan berba egiteko, elkar ezagutzeko, eta ospatzeko, bazatoz?

Berbodromoa, abenduak 2, AreetanBerbodromoa, abenduak 2, Areetan

Berbodromoa, abenduak 2, Areetan

Abenduak 2, astelehena
9:00 / 11:00 / 17:00 / 19:00
Areetako Elkartegian

Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak, jendea Berbodromoan euskaraz berbetan jarrita. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute.

Nola egingo dugu?
Areetako elkartegian (lehengo merkatuan) egingo da, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta lau lagun, berriketa lasaian kafea hartuz. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu. Egunean zehar 400 pertsona baino gehiago elkartzea izango da erronka.

Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 11:00etan; eta arratsaldean beste bi, 17:00etan eta 19:00etan.

Mintzagaiak:

– Beldurra

-Eraikinen epidemia

-Facebook-Twitter-WhatsApp

Egitaraua
9:00 | Berbodromoaren lehen saioa + Olgetodromoa
10:00 | Euskarak 365 kanpainarako argazkia + Hamaiketakoa
11:00 | Berbodromoaren bigarren saioa + Olgetodromoa
12:00 | Euskarak 365 kanpainarako argazkia + Hamaiketakoa
17:00 | Berbodromoaren hirugarren saioa + Olgetodromoa
18:00 | Euskarak 365 kanpainarako argazkia + Merienda
19:00 | Berbodromoaren laugarren saioa
20:00 | Euskarak 365 kanpainarako argazkia + Merienda
Olgetodromoa
Euskaltegian hasi berria bazara eta maila nahikorik ez baduzu berbodromoan parte hartzeko, ez kezkatu! Zuretzat ere lekua dago: olgetodromoa, euskaraz jolasteko gunea. Olgetodromoan taldekako jolasak egingo ditugu eta ederto pasako duzu euskaraz.