San Telmotik (1890)

San Telmotik (1890)

Eguraldi txar-txarra izan zen, beraz, Plentzia hiribildua bisitatzea ez zirudien igandeko ekimen onena. Baina horrela planteatu ziguten Berbots, Egizu eta Aitxu elkarteek. Jakina denez, urtean sei txango antolatzen dituzte: adituekin txango, bisitaldi gidatua, edo dena dela, hau da Berbatxangoak.

Plangintza gainera, trenez joatea zen. Trenez joatea gehi eguraldi txarra berdin nagikeria, hortaz, ekuazio honi jarraituz, lau katu egongo ginela pentsatzea normalena zen. Bada, egoerak egoera, 25 lagun batu ginen Plentziako geltokian. Hori arrakasta!

Txipiotik

Txipiotik

Gidaria David Crestelo zen, Plentzia ondo ezagutzen duen pertsona (atzokoa eta gaurkoa), eta Plasentia-Brutroe Museoko zuzendaria (ikusteko guztiz gomendagarria, eta baita instituzioak gehiago inplikatzeko ere). Txaparradekin batera, kalez kale, Goñi portaleraino heldu ginen. Tartean, karkabak (albañalak…) etxe dotoreak, herriko etxeak eta harresiaren bide ohia ikusi eta horretaz entzun genuen; itzela zen begiratzea planoetan eta maketetan Plentziako aldaketak eta Plentziako erdi aroko oraingo aztarnak, lekukoak eta herentziak.

Kafe bat (saldarik ez zegoen) hartzeko eguraldia egin zuen, eta horrela egin genuen, kafe beroa eskertu genuen, behar zen eta. Bisitaldia amaitu zen Museoan, Torreon eraikin polit horretan. Museoa oso zentratuta dago Itsas munduan eta han metatzen dira elementu asko eta asko, gehiegi, museoa eskatzen ari da oihuka beste leku handiago bat. Azken bolada honetan, Museoak zetazeoak ditu jomugan, badakizue, baleak eta antzekoak, bai ehiza, bai animaliei buruzko informazio asko jarrita dute antolatzaileek.

Laburbilduz, eguraldiak eguraldi, txango majua egin genuen, eta bitxikeria asko entzun genuen, gure eskualdeko hiribildu bakarrari buruz eta baita balearen kultur ohiari buruz ere. Itzela.

Amaia Ezkio

Eskualdeko mapa

Eskualdeko mapa