Hilabete honetako bizikleta-txangoa ate joka dugu, oraingoan Ibaizabalen eskumaldetik ibiliko gara. Abenduaren 14an Getxotik irten eta Berango, Leioa, Laukiz, Sopela eta Getxora buelta egingo dugu.
Bizikleta-taldeko kideen mezuak zure posta elektronikoan jaso nahi badituzu, izena eman bizikleta-taldeko posta-zerrendan, orri honen hasieran koadroa bete zure helbide elektronikoarekin eta HARPIDETU botoia sakatu.
Hemen duzue informazioa:
2013ko abenduko irteera: Getxo-Berango-Leioa-Laukiz-Sopela-Getxo
Eguna, ordua eta lekua: abenduaren 14an, larunbata, Portugaleteko Zubi eskegian, 9:00etan; Fadurako aparkalekuan, 9:15ean.
Kilometro-kopurua: 30km
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=10769
Metroa bidean dago itzultzean
Zailtasuna: ertaina. Gora-beherak ditu etapak.
Oharra: hotzarako arropa eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963
Ibilbidea argazkietan:
Leave A Comment