EGIZU.ORG

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak otsailaren 26rako hitzordua du Jon Sarasuagaz. Gurean izango da bere azken saiakera-liburuaz buruz berba egiteko: “Hiztunpolisa: euskaltasunaren norabideaz apunteak”.

Irakurri nahi duzu eta gurekin komentatu? Ba otsailaren 26an aukera izango duzu Leioako Ongi etorri topalekuan (Iturribide 7)!

 

Interesa duzuen guztion artean liburuaren ale bat zozketatuko dugu urtarrilaren 27an. Beraz, bidali mezu bat esanez zozketan parte hartu nahi duzuen, eta kitto.

Arin ibili: parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 26, domeka.

Zuzeu.com-en Hiztunpolisaren atal batzuen laburpentxo pertsonala egin dute, interesgarria izango zaizuelakoan egin klik eta irakurri ezazue!

 

Hurrengo hitzorduak UKITX-en:

  • Urtarrilak 30, eguena, 20:00etan Villamonten, Mikel Taberna “Alkasoroko benta”
  • Otsailak 26, eguaztena, 19:00etan Leioako Ongi Etorri topalekuan (iturribide 7 (Kultur Leioaren ondoan)), Jon Sarasua “Hiztunpolisa”
  • Martxoak 27, eguena, 19:30ean Villamonten, Garbiñe Ubeda “Hobe isilik”