Hilaren 11n urte berriari hasiera eman zioten gure bizikletEroek 😉 Eta ohitura lez kide berriak kronikatxoa prestatu du guztiok jakin dezagun zein ondo ibili ziren. Eskerrik asko, Noemi!
Kaixo!! Noemà naiz (bai, neska berria) eta ohitura jarraituko dut kronika txiki bat idatziz.
Hasteko esan behar dut ez zela erraza niretzat zuekin joateko pausua ematea, aitortuko dut ez dudala erabiltzen bizikleta sarritan, neguan behintzat, eta horregatik beldurra ematen zidan. Gainera nire euskara makarronikoak…ez du laguntzen….jajaja. Baina gogo handia neukan eta animatu nintzen!
Azkenean erabaki nuen Davidekin Barakaldon elkartzea (ez nekien nola heldu bizikletaz Portugaletera). Besteekin bildu ginen Portugaleteko zubian, nasa aldean.
Hasteko, Portugaleteko aldapa gogorrenetik (horrela iruditu zitzaidan) igo ginen, herria zeharkatu genuen bidegorrira heltzeko han, beste taldekideekin elkartzeko. Izen erronda egin genuen (jende pilo!) baina ezinezkoa zen denak gogoratzea.
Gallartara joan ginen, eta herria pasa eta gero, artean pixka bat galduta nengoen (agian ez zitzaidan oxigenoa burmuinaraino heldu). Momentu batean ezin nuen gehiago, eta bizikletatik jaitsi nintzen… Geroago funikularra ikusi genuen, eta La Arboledara heltzeko errepidea gurutzatu genuen. Laster hartu genuen bidegorri bat eta bi tunel pasa genuen (esan zidaten berriak zirela, bakarrik bi urte zeuzkatela), oso ibilbide polita iruditu zitzaidan.
Azken aldapa behera, harritsuena, nahiko pikua zen, eta bizikletek abiada handia hartu zuten… Baina erabat disfrutatu nuen. Bukatzeko errepide batetik heldu ginen Errekaortura, eta han indarra berreskuratu ahal izan genuen pintxo eta kafesnea janez…mmm. Etxe ondoan nengoen, eta ez nintzen Portugaletera berriro joan, beraz, agur esan nuen.
Oso esperientzia ona izan da, nahiz eta ‘barraskilo talde’koa izan, ikaragarri harro nago!!! kar kar kar.
Erronkak edukitzea ezinbestekoa da bizitzeko, eta hau lortu dugu!!!
Hurrengora arte. Eskerrik asko denoi animoengatik 🙂
Leave A Comment