Orisol, Anboto,Izpizte
Ungari Mendi Taldeak datorren 22an Orisolera mendi irteera antolatu du eta EGIZUtarrok beraiekin joatera gonbidatzen zaituztegu. Hitzordua goizeko 8:00etan jarri dute Algortako Baserri tabernan. Goizeko plana izango da baina animatzen zaretenontzat, bueltan, Otxandion indabadatxoa egiteko aukera egongo da, Gure Etxea jatetxean.

Indabadara joateko asteartea baino lehenago izena eman beharko duzue eta mendira bakarrik animatzen zaretenontzat, egizugetxo@gmail.com emailera mezu bat bidali eta izena hartuko dizuegu.

Animo eta EGURRE!!!