Pala taldeari forma ematen hasi gara. Oraingoan, Getxoko Andramari auzoan dagoen Aixerrota institutuko frontoia erabili ahal izango dugu eta taldeak arratsaldez jokatu beharko dute, goizeetan eskolak daudelako.
Partidak gaueko 21:00ak arte luzatu ahal izango dira. Beraz, frontoia gustuko baduzu, ona edo txarra izan, zatoz gure taldera! Materiala norberaren kontura da baina pistaren gastuak EGIZUren esku.
Informazio gehiagorako egizugetxo@gmail.com emailera mezu bat bidali edo 619935541 telefono zenbakira deitu.
Leave A Comment