THE CHAMPIONSHIP 2007. ATLANTA GEORGIA DOME.

THE CHAMPIONSHIP 2007. ATLANTA GEORGIA DOME.

Getxoko Udalak aurten, otsaila-ekaina epealdirako gazteentzat antolatu diren ekintzen eskaintza ezagutzera eman du. Proposamenak 7 tailer berri aurreikusten ditu eta, nobedade gisa, “Roboteka” izenekoa, Lego piezekin robot bat eraiki eta ondoren, software espezifiko baten bitartez, programatzeko tailerra. Tailer hori 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta dago eta euskaraz egingo da.

Halere, ohiko ekimenak eskainiko dira, besteak beste, makilaje eta karakterizazioa (Inauterietan “Gauegun” Gaztelekuan egingo dena); sukaldaritza ikastaroa (bizirauten ikasi); munduko jakirik zaporetsuenak (beste herrialdetako platerak egin eta ikasteko eta beste errealitate kultural batzuk ezagutzeko); elikagaien erabiltzailea izateko karneta ateratzekoa; bideoak sortzeko eta, azkenik, irakurketa ulerkor eta azkarreko ikastaroa (irakurketaren abiadura handitzeko eta irakurritakotik ulertutakoaren portzentajea handitzeko).

Ekimen guztiak dohainik dira eta aldez aurretik izena eman behar da online, www.getxo.net/gazteria webgunean, Gazte Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako Etorbidea 98) edo 94 466 03 53 telefonoan.