Arraiz mendian gure bizikleteroak

Arraiz mendian gure bizikleteroak

Otsaileko kronika hau Bego Ramirezek idatzi du joan ezin izan garenontzat, argazkiak, berriz, Davidek egin ditu Mireiaren kamararekin, eskerrik asko denoi lanagatik eta konpartitzeagatik, martxoaren 1ean hurrengo hitzordua jarrita dago, mozorrotuta joango ote dira gure bizikleteroak?

Arraizera igoera (2014-02-15)

Gema, Naiara eta hirurok bederatzi eta erdietan bildu ginen Bilbon (Koldok piper eginda), Zorrotzan taldeko besteekin geratuak ginen. Kafetxo bat hartzen ari ginela Noemi agertu zen eta bost minutu geroxeago besteak. Hemen ez ginen multzo handia, guztira hamar bat besterik ez. Hortxe bertan taldearen argazkia egin genuen eta pedalei eragiten hasi ginen.

Nahiz eta Dabidek Noemiri gaurko txangoa nahiko leuna zela esan zion, hasieratik aldapa gora joan behar izan genuen, mendi bat igotzea erabaki genuen eta. Egia esateko aldapatsua izan arren nahiko eramangarria egin zitzaigun, aldapa jarraitua baina leuna baita. Leku belartsutik hasi genuen igoera, non momento batzuetan lokatz pizka bat topatu genuen, pista batera heltzeko laster, asfaltatuta zegoena (irakurri dudanez 2013ko ekainean egin zuten obra hori). Horrela izanda errezago egiten ziren topatzen genituen aldapa zailak. Asfaltatua izan arren autoek ezin dute pasatu txirrindulariontzako erosotasunerako. Horretaz gain, ikusten diren Bilboko bistak izugarriak dira, beraz, ahaleginaren gainetik gozamena.

Asfaltoa amaitzen denean Kobetamendiko parkera heldu ginen. Bere zabalera eta lasaitasuna nabarmentzen da kontzertuak daudenean alderatuta. Parke hau zeharkatu genuen gailurrera heltzeko, hemen tartetxo bat eman genuen paisaiaz gozatzen eta argazki batzuk egiten. Hoztu baino lehen galegoen tabernara hurbildu ginen salda goxoarekin eta pintxoekin hamaiketakoa egiteko.

Arraizetik behera

Arraizetik behera

Hemendik Errekalde auzora jaitsiera bizkorra egin genuen, hau bai izango litzateke igoera gogorra! (taldeko extrem batzuek eginda daukate, noski).

Errekaldera heltzean Naiara eta biok agurtu genituen bestak, gu Bilbon geratu ginen, baina besteek Getxo edota Barakaldoraino jarraitu behar zuten. Gemari, nahiz eta etxean egon, txangoa labur egin zaio, beraz Getxora lagundu zituen beste lagunak.

Oso eguraldi ona eduki genuen, euririk ez eta eguzkia nohizean behin agertu zen, beti bezala asko disfrutatu genuen eta hurrengoa laster denez… (hurrengoa martxoaren batean, beraz, komentatu dugu).