451093334_640

Martxoaren 12an, Getxoko Euskara zerbitzuaren eskutik, 81 amama dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Goizeko saiora (11:00), euskaltegietako ikasle eta berbalagun proiektuko partehartzaileek joateko aukera izango dute, eta arratsaldeko saioa (19:00) irekia izango da. Dokumentala areetako elkartegian eskeiniko da.

81 amama, euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiaren inguruan hitz egiten duen proiektua da. XX.mendean jaiotako amamen eta nekazal bizitza tradizionala bertan behera utzi zuten amamek eta hauen biloben arteko transmisioa hartzen du aztergai moduan, eta material gisa amama-biloba hauen memoria indibidual eta kolektiboak erabiltzen ditu. Lan hau gure iragan kultur transmizioaren eta euskalduntasuna ulertzeko moduen hausnarketa bat da.

Dokumentalaren emanaldia eta gero, solasaldia egongo da Izaro Olezjeregi zuzendariarekin.

Informazio gehiagorako, www.getxo.net.