Nola lagundu haurren adimen emozionalean

Nola lagundu haurren adimen emozionalean

Nerea Mendizabalen bigarren hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu Sendiren jardueren barruan, guraso eta hezitzaileekin alkartuko gara martxoaren 27an antolatuko dugun saioan. Nerea Mendizabal psikopedagogoak emango du eta besteak beste honi buruz egingo dugu berba: emozioen atzean dagoena ulertu eta kontutan hartuta, umearen emozioak onartu eta errespetatzen baditugu garapen osasuntsu baten alde egingo dugu.

Hitzaldia doan da baina izena eman behar da, lekua ziurtatzeko, gugana jo: sendigetxo@yahoo.com – 685 73 29 63 (Lander).

Eskerrik asko Zabalako lagunei lekua egiteagatik eta Hazibideak ekimeneko gurasoei antolakuntzan ibiltzegatik.

Noiz: martxoak 27, 17:30-19:00
Non: Zabala ikastetxean
Norentzat: guraso eta hezitzaileentzat
Sarrera: doan, baina aldez aurretik izena eman behar da
Haurtzaindegi-zerbitzua: 3 urtetik gorakoentzat doan (aurretik jakinarazi)

Esteka interesgarriak:

http://www.ttiklik.com/
http://www.hartueman.com/