620_TOR

Maiatzaren 29an, EGIZU Getxo Euskaldun elkartearen eskutik Tor Magoaren emanaldia ikusteko aukera izango dugu. Goizean bi saio izango ditugu, lehenengoa 9:00etan eta bigarrena 11:00etan. Arratsaldean, berriz, saio bakarra izango dugu 17:00etan. Goizeko bi saioak eta arratsaldekoa leku berean burutuko dira, Algortako Kultur Etxean. Saioak Euskaltegietako ikasle eta berbalagun proiektuko parte-hartzaileentzat bideratuta egongo dira, dena den, saioak herritarrentzat irekiak izango dira. Hiru emanaldiak guztiz dohakoak izango dira.

Tor Magoak bere emanaldiaren bitartez haurtzarora eramango gaitu eta garai hoietan bizitako fantasiak berpiztuko dizkigu gure barnean.

Tor Magoaren inguruko informazio gehiagorako: http://tormagoa.com/eu/index.html