argIHIzkiak lehiaketa

argIHIzkiak lehiaketa

Literatura lehiaketa honetan bihar zabalduko da epea parte hartzeko. Urtero bezala, Uk aldizkariak eta Egizuk antolatu dugu, eta Uribe Kostako hainbat eragileren babesa eta laguntza izan dugu. Aurten hamar argazki dituzue aukeran eta bi modalitate testuak idazteko: labur-laburrak (gehienez 160 karaktere) eta laburrak (gehienez 100 berba). Testua idatzi eta bidali bihartik ekainaren 5era arte. Oinarriak eta informazio guztia gure web gunearen argIHIzkiak atalean duzue.