Berbatxangoa: Eustakio Eulea

Berbatxangoa: Eustakio Eulea

Igande honetan, maiatzak 11, berbatxangoa egingo dugu Eustakio Larrabeiti “Eulea” bertsolari laukiztarraren figura hobeto ezagutzeko. Bere bizitzan eta bertsogintzan mugarriak edo esangurastuak izan ziren lekuak bisitatuko ditugu eta, gainera, haren bertsoak gogoz kantatuko ditugu. Horretarako, Gatika, Laukiz eta Mungian ibiliko gara Asier Legarreta filologo eta bertsolari mungiarraaren azalpenak entzuten ditugun bitartean. Animatu eta etorri! Euskara eta kultura, gozatzeko moduko altxorrak!

Non eta noiz: 9:30 Erandio, metro aurrean
9:45 Algorta, metroko markesinan
10:00 Sopela, eliza ondoan

Handik Gatika, Laukiz eta Mungian geldialdiak

14:00 Mungiatik irten Sopela, Algorta eta Erandiora buelta

Aldez aurretik izena eman herriko euskara-elkartean: Erandio (berbots@gmail.com / 630 404 170), Sopela (aitxuizuba@gm,ail.com / 603 894 364), Getxo (egizugetxo@gmail.com / 619 935 541)

Berbatxangoak Erandioko Berbots, Sopelako Aitxu! eta Getxoko Egizu elkarteen artean antolatzen ditugu, eskualdeko ondarea, euskara eta euskal kultura sustatzeko.