ME14 kartela_2

Mintza Eguna, Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia, maiatzaren 31n izango da Izarran (Araban). Gorbeialdeko mintzalagunak buru belarri ari dira egun osoko festa antolatzen, eta egitarau hau prestatu dute:

11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian.

12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, edo jolas Mintzodromoa. Aukeran!

13:30 Mintza kalejira bertsolariekin.

14:30 Bazkaria plaza berrian*.

16:30 Mintzalagun taldeetan ahalegin berezia egiten duten zenbait kideri sari banaketa.

17:30 Erromeria Parradust taldearekin.

22:00 Kontzertuak gaztetxean.

* Eguraldi txarra izanez gero bazkaria frontoian izango da.

Izarra Urkabustaiz herrian dago, Arabako Gorbeialdean. Biztanle gutxi diren arren, astero 30 lagun elkartzen dira mintzalagun taldeetan, eta herriko bestelako egitasmoetan ere saretzen dira. Horregatik, Mintza Egunaren antolaketan bertako Lan eta Jolas elkartea, Gazte Asanblada eta bestelako eragileak (mendi taldea, dantza taldea, bertso eskola eta abar) ari dira, mintzalagunekin batera.

Herriko mintzalagun eta euskaltzaleek goizeko 11:00etan egingo diete ongi etorria Euskal Herri osotik gerturatutako mintzalagun, solaslagun, mintzakide zein berbalagunei. Ez dira faltako dantzariak, txalaparta, joaldunak zein hamaiketakoa. Ostean, mintzalagunek bi aukera izango dituzte: herriko mendi taldearekin batera Beluntzako ur-jauzietara ibilalditxoa egitea, edo Izarran jolasak tartekatuko dituen Mintzodromoan parte hartzea. Ostean, kalejira, bazkaria, sari banaketa eta erromeria izango dira. Azkenik, festazaleenek gaztetxean eguna luzatzeko aukera izango dute.

Bazkarian izena emateko epea maiatzaren 6tik 23ra egongo da zabalik, herri bakoitzeko mintzalagunen dinamizatzaileen bidez egizugetxo@gmail.com helbidera idatzita edo 619935541 zenbakira deituz. Autobusa+bazkaria 25 euro izango dira! Autobusak lau geldialdi egingo ditu, Sopela goizeko 9:30etan, Algorta 9:45etan, Santutxu 10:00etan eta Txorierri 10:15etan. Etxera buelta arratsaldeko 20:00etan izango da eta aipatutako herri guztietatik pasako gara.

Euskal Herri osoko mintzalagunentzako, oporren aurreko jaia da Mintza Eguna, elkar ezagutzeko, gainontzekoen errealitatearen berri izateko, eta nola ez, mingainak eta gorputza astintzeko aukera paregabea!

Mintzalagun, maiatzaren 31n Izarran elkartuko gara!

Mintza Eguna, Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia, maiatzaren 31n izango da Izarran (Araban). Gorbeialdeko mintzalagunak buru belarri ari dira egun osoko festa antolatzen, eta egitarau hau prestatu dute:

11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian.

12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, edo jolas Mintzodromoa. Aukeran!

13:30 Mintza kalejira bertsolariekin.

14:30 Bazkaria plaza berrian*.

16:30 Mintzalagun taldeetan ahalegin berezia egiten duten zenbait kideri sari banaketa.

17:30 Erromeria Parradust taldearekin.

22:00 Kontzertuak gaztetxean.

* Eguraldi txarra izanez gero bazkaria frontoian izango da.

Izarra Urkabustaiz herrian dago, Arabako Gorbeialdean. Biztanle gutxi diren arren, astero 30 lagun elkartzen dira mintzalagun taldeetan, eta herriko bestelako egitasmoetan ere saretzen dira. Horregatik, Mintza Egunaren antolaketan bertako Lan eta Jolas elkartea, Gazte Asanblada eta bestelako eragileak (mendi taldea, dantza taldea, bertso eskola eta abar) ari dira, mintzalagunekin batera.

– See more at: http://www.mintzalaguna.org/mintzalagun-maiatzaren-31n-zatoz-izarrara/#sthash.gPJ7QO01.dpuf