Aldapan gora

Aldapan gora

Maiatzeko irteera ate joka dugu, larunbat honetan Mungiara joateko elkartuko gara Bizkaia zubian eta Fadurako aparkalekuan, bizikleta prest duzu? Animatu eta ondo etorri!

Eguna, ordua eta lekua: maiatzaren 10ean, larunbata.
Geralekuak:
Fadurako aparkalekuan: 9:15
Portugaleteko Bizkaia zubian: 9:00

Ibilbidea: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=21636
Kilometro-kopurua: 44km metroa dago itzultzean, Urdulizen adibidez.
Zailtasuna: erraza. Leuna eta motza. Erne lokatzagatik.
Oharra: hotzarako arropa eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

Oharra:
Talde honetatik sortzen diren deialdiak topaketak dira, lagunen arteko ibilbideak.
Ez dago antolakuntzarik, deialdia egiten duenak ez du ez konpromisorik ez erantzunkizunik eta ekitaldi hauetan parte hartzea modu erabat librean egiten da, inongo izen ematerik gabe eta baldintzarik gabe. Talde honetatik egindako deialdien esanahia zera da: norbaitek adierazten du kirola egin nahi duela eta gustatuko litzaiokeela lagunduta egitea. Giro jatorrean kirolaz gozatzeko gogoa baino ez da eskatzen.