Errespetuzko komunikazioa: bizitzarako komunikazioa

Errespetuzko komunikazioa: bizitzarako komunikazioa

Hazibideak hitzaldi-zikloaren azken hitzaldia izango dugu maiatzaren 22an, ikasturte honetako azken hitzordua Nerea Mendizabal psikopedagogoarekin. Sendik antolatuta, guraso eta hezitzaile guztiak zaudete gonbidatuta. Izenburua “Errespetuzko komunikazioa: bizitzarako komunikazioa”, eta ondoko gaiak landuko ditu: nolako harremanak izan nahi ditut? Izaten ditudan jokaerek helburu honetara eramaten nauten edo ez aztertuko dugu, eta ez bada horrela, gure inguruko pertsonengandik hurbil egoteko eta gutako bakoitzarentzat garrantzitsuak direnak lortzen lagundu gaitzakeenaz hitz egingo dugu.

Hitzaldia doan da baina izena eman behar da, lekua ziurtatzeko, gugana jo: sendigetxo@yahoo.com – 685 73 29 63 (Lander).

Eskerrik asko Zabalako lagunei lekua egiteagatik eta Hazibideak ekimeneko gurasoei antolakuntzan ibiltzegatik.

Noiz: maiatzak 22, osteguna, 17:30-19:00
Non: Zabala ikastetxeko liburutegian (Zabala 3, Algorta)
Norentzat: guraso eta hezitzaile euskaldunentzat
Sarrera: doan, baina aldez aurretik izena eman behar da
Haurtzaindegi-zerbitzua: 3 urtetik gorakoentzat doan (aurretik jakinarazi)

Esteka interesgarriak:

http://www.ttiklik.com/
http://www.hartueman.com/